EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik «euskal presoen askatasunerako bide orria» adosteko «elkarrizketa zuhurraren» defentsa berretsi du. Horretarako indar politiko, sozial eta sindikalak batu beharra azpimarratu du, PP eta UPN izan ezik.
Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Lander Martinezi bere planteamendua ulertu ez izana leporatu dio Otegik. Martinezek, herenegun eginiko adierazpenetan, bide orria adosteko foro bat sortzea alferrikakotzat hartu zuen, «eztabaida jada parlamentuan eta handik kanpo» egiten ari delako. Hitz horien aurrean, berak foro bat sortzeko beharrik ez duela erantzun dio Otegik, baina badakiela «esperientziagatik» beharrezkoa dela hainbat gauza nabarmendu gabe egitea. PSOErekin eginiko negoziazioa eta Lizarra-Garazi jarri ditu adibide gisa.
EH Bilduko koordinatzaileak adierazi du ezin dutela «denbora gehiago igaro» presoen gaiari serio heldu gabe.
Euskal presoak etxeratzean egiten diren ongi etorrien inguruan, «erabat errespetagarriak» direla adierazi du, eta «normaltasun guztiz» egiten direla: «Batzuk horrelakorik gertatu behar ez dela diote, baina ez da hori herri horietako bizilagunek pentsatzen dutena».
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide