Javier Maroto Espainiako PPren Gizarte Politiketako idazkariorde eta Gasteizko alkate ohiari «ulergaitza» egiten zaio Euskal Herriko agenda politikoan presoen gaiak duen pisua. Uste du tokiko alderdiek ematen dioten garrantzia ez datorrela bat euskal gizarteak ematen dionarekin, eta azpimarratu du beste batzuk direla herritarren «lehentasunak». Marotorentzat, «iraganeko kontu bat da presoena», eta uste du euskal gizartea geroz eta argiago ari dela erakusten hori.
Horiek hala, PPkoak ez du beharrezkoa ikusten gaia lantzeko batzorde edo lantalde berezirik sortzea Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduko Arnaldo Otegik proposatu moduan. Koalizio subiranistak ez beste talde guztiek berdin pentsatzen dutela uste du, gainera, PPko legebiltzarkideak, eta azpimarratu du presoen egoera aldatzeko ardura «presoena beraiena dela soilik». «Presoek badakite zer egin behar duten euren familiengandik gertu egon nahi badute: legea bete dezatela, eta ETA desager dadila. Eta ez badute egiten da ez dutelako nahi, edo ez dietelako uzten. Presoen eta euren familien arazo bat da hori, baina inolaz ere ez euskal gizartearena». Espainiako Gobernuaren jarrerari buruz, berriz, Marotok berretsi du PPk ez duela presoen eskubideekin loturiko ezer «negoziatuko». «Gizarteak ez luke ulertuko hori egitea».
PPkoak, halaber, salatu ditu duela bi aste kartzelan hildako Kepa del Hoyori eta azken asteetan aske geratu direnei eginiko «omenaldiak». Horren aurrean beste alderdiek jarrera «irmoagoa» agertu ez izana kritikatu du: «Iraganera lotuak daude».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide