Muskizen eta Lasarten egingo diote harrera Diezi

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abu. 17a, 00:00

LASARTE. Espetxetik irtengo da gaur Rafa Diez, Bateragune auzian zigortutakoa, eta harrera egingo diote Muskizen (Bizkaia) eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Lehena, goizeko 11:45etik aurrera, Pobeña auzoan. Lasarte-Oriakoa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Okendo plazan. Dignidad y Justiciak ekitaldi horiek debekatzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, baina hark atzera bota du eskaera, ezin baita aurrez zehaztu ekitaldi horietan deliturik egingo denik.

Diez gaur goizean irtengo da Santoñako El Dueso espetxetik (Kantabria, Espainia) eta han ere elkarretaratzera deitu dute, 08:00etarako. Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkaritzak debekatu du ekitaldia egitea, baina «familia, lagunak, kideak eta harekin egon nahi duen oro» han egon ahal izango da, LABen arabera.

Diez sei urte eta erdiko zigorra osorik bete ostean irtengo da kartzelatik. Bateragune auziagatik espetxeratutako bost kideetan azkena da espetxetik irteten.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide