ERREAKZIOAK

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abu. 18a, 00:00

Kartzelan merezi gabeko zenbait urte igaro ondoren, gaur itzuli da Euskadira [Rafa Diez]. Ezker abertzalearen hizketarako irekien egon den gizona ziurrenik. Indarkeriak bukatu behar zuela konturatu zen lehenengotarikoa, eta hori horrela izateko lan asko egin zuena. Urte hauetan aske egon balitz, ziur bere ekarpenei esker gauzak hobeto joango liratekeela. Ea aurrerantzean egiten dituen ekarpenek galdutako denbora irabazten laguntzen duten».

Andoni Ortuzar

EAJren EBBko lehendakaria

Bateragune auziko espetxeratzeak ez ziren justuak izan. Baina argi esaten dugu pertsona horien [zigortutakoen] iritziekin ez gaudela ados. Ezker abertzalean hausnarketa bat dago zintzilik. Baina Espainiako Gobernuaren debekuak ere ez dira bidea».

Nagua Alba

Ahal Dugu-ko idazkari nagusia

Rafa Diez kartzelatik ateratzea pozgarria da, nahiz eta espetxean inoiz sartu behar ez zuten pertsona kaleratzea positiboa izatea kontraesankorra izan. Diez abertzaleen indar metaketa eta herriak espero duen behin betiko bakearen alde lan egiteko aktiboa da. EAk ez du ahaztu abertzaleen elkarlana egituratzeko 2009an lortu ziren lehenengo kontaktuak Diez berarekin izan zirela, Unai Ziarreta eta Arnaldo Otegi lanean hasi aurretik ere».

Iker Ruiz de Egino

EAko bozeramailea

Gaur alfonbra gorria jartzen diote Rafa Diezi, 13 heriotzaren egile Antton Lopez Ruizi edo 17 pertsonaren hiltzaile Josu Zabarteri jarri bezala. Bizikidetza ez da eraikitzen terrorismoagatik kondenatutakoen inguruan harrotasuna sentituz, lotsa sentituz baizik».

Amaia Fernandez

EAEko PPren idazkari nagusia

Rafa Diezen irteera albiste on bat da. Zigorra ez zen inoiz gertatu behar, delitu bakarraz akusatu baitzuten: ETAren borroka armatua amaitzen saiatzea. Diezen zigorra salbuespenezko legedian oinarritu zen, eta horrek ez du laguntzen biolentziazko iragana gainditzen. Zuzenbide estatuak beti arduratsua izan behar du giza eskubideekin».

Ezker Anitza-IU

Poztu egiten gara Rafa Diez espetxetik irteteaz, nahiz eta ez zukeen han inoiz egon behar. Euskal Herriaren independentziaranzko estrategia bide politikoetara bideratzea du, hain zuzen, delitu bakartzat. Euskal gizarteak badaki Diezen lanak bakerako eta normalizazio politikorako oinarriak ezarri zituela. Madrilek utzi egin behar dio disidentzia politikoa kartzela zigorrekin zigortzeari».

Oskar Matute

Alternatibako bozeramailea

Rafa Diezek egun gauden jokalekua lortzeko lan egin zuen, beste hainbatekin, ezker abertzalearen estrategia aldaketa zuzenduz. CC.OOk Bateragune auziaren aurkako postura izan du, eta ez du babestu ETAren biolentziaren amaieraren alde egin dutenen aurkako espetxe zigorrik».

Loli Garcia

EAEko CCOOren idazkari nagusia

Bateragune auzian atxilotutako militanteen delitu bakarra Euskal Herrian bake, demokrazia eta justiziaren alde lan egitea izan da. Aldaketa historiko horren egileen atxiloketekin Espainiako Estatuak beste behin saihestu nahi izan zuena».

ESK eta beste bederatzi sindikatu

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide