Urkulluk estatus berrirako oinarriak aurkeztuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 5a, 00:00

IĂąigo Urkullu lehendakariak urte politiko honetan aurkeztuko ditu estatus politiko berriari buruz dituen ÂŤgogoetakÂť, baldin eta Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldearen lanek ez badute aurrera egiten. Urkulluk Radio Euskadin iragarri du baduela estatus berri bati buruzko proposamen bat, baina ÂŤerrespetuaÂť zor diela legebiltzar taldeen lanei, eta haiei dagokiela planteatzea autogobernua garatzeko eta eguneratzeko dituzten ideiak. Urkulluren ustez, estatus berriaren oinarriak urte politiko honetan ÂŤezinbesteanÂť finkatu behar dituzte legebiltzar taldeek. Nolanahi ere, taldeek adostasunik lortzen ez badute, bere ÂŤprintzipioakÂť mahai gainean jarriko dituela esan du lehendakariak. Proposamenaren gainean, baina, PSE bazkidearekin hitz egin behar du aurrena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide