Gatazkari lotutako 142 ikerketa abiatu zituen iaz Espainiak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 6a, 00:00

Espainiako fiskal nagusiak atzo eman zuen 2016ko jardueraren memoriaren berri; bertan jaso duenez, euskal gatazkari lotutako 142 auzi ikertu zituen Auzitegi Nazionalak, eta 49 sententzia eman. 108 lagun epaitu zituzten iaz ETArekin lotura izatea edo hura goraipatzea leporatuta, eta horietatik 85 zigortu zituzten.

Gainera, txostenean, fiskaltzak mintzagai ditu ezker abertzalearen ildo ofizialarekin kritiko diren taldeak; uste du taldeon ÂŤmobilizazio gaitasunakÂť ez duela, ÂŤoraingoz, mehatxu nabarmenikÂť eragin, horietako kideei ÂŤsabotaje ekintzakÂť egitea egotzi badie ere. Halaber, gaineratu du taldeoi ÂŤkontrol eta jarraipen egokiaÂť egin behar zaiela haien ÂŤeboluzioa eta garapenaÂť ikusteko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide