Patxi Ruiz presoak jakinarazi du ETAtik kanporatu dutela

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 7a, 00:00

IRUÑEA. Patxi Ruiz euskal presoak jakinarazi du ETAtik kanporatu dutela. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren webgunean dio iazko uztailean kaleratu zuen gutun batengatik izan dela —BERRIAn ere argitaratu zen, Denak ez du balio izenburuarekin—. Ruizek dio ETAk azalpenak eskatu zizkiola, eta hark eman zituela. Erantzunik jaso ez, eta beste gutun bat argitaratu zuela, eta horren ondoren kanporatu dutela. Murtzian (Espainia) dago preso; Iruñekoa da.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide