«Herritarren eta hautetsien konbentzimendua erabatekoa da»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 12a, 00:00

«Udalbiltzako ordezkaritza bat etorri gara AMI Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartearekin biltzeko, Kataluniako herriari babesa eskaintzeko, eta, bereziki, Kataluniako udaletako alkate eta hautetsiei sostengua adierazteko. Urriaren 1eko erreferenduma normaltasun osoz egin dadin, antolakuntzan lagunduko dute elkarteko kideek, eta, hori dela eta, mehatxuak jaso dituzte. 700 udalek baino gehiagok adierazi dute azpiegiturak emango dituztela galdeketa egin ahal izateko, eta, azaldu digutenez, alkateek lokalak uzteko dekretua sinatzeari uko egin dioten herrietan ere, herritarren eta hautetsien konbentzimendua erabatekoa da. Diadako manifestazioan ikusi denez, errepublikaren ibilbidea hasi da, eta hau geldiezina da. Erakundeez gain, herritarrak ere beharrezkoak izango dira datozen asteetan».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide