«Begirune eske etorri gara herri eta erakunde katalanen erabakientzat»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 12a, 00:00

«Urtero bezala, aurtengo Diada berezi honetara etorri gara Kataluniako herriari eta prozesuari gure elkartasuna eta babesa adieraztera. Guk argi eta garbi ikusten dugu Katalunia nazio bat dela, eta, nazio den aldetik, eskubide politiko batzuk dituela. Era berean, uste dugu Kataluniako herriak bere etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko eskubidea duela, eta eskubide hori herriak berak baino ez duela baliatu behar. Eta uste dugu Kataluniako erakundeek zilegitasun osoa dutela Kataluniako herria erreferendumera deitzeko. Baldintza horietan eraiki behar da auzia konpontzeko soluzioa, eta bide hori da Euskal Herriarentzat aldezten duguna. Horretara etorri gara [Bartzelonara], begirunea eskatzera, begirunea Kataluniako herriarentzat, bere herriak eta bere erakundeek hartuko dituzten erabakientzat».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide