«Askatasunaren eta giza eskubideen defentsarekin bat eginez etorri gara»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 12a, 00:00

«Diada hau benetan historikoa iruditzen zaigu. Kataluniako Gobernuak egin duen aldarrikapenarekin, hau da, askatasunaren eta giza eskubideen defentsarekin bat eginez etorri gara hona [Katalunia], iruditzen zaigulako aldarrikapen honek azken egunotan benetako indarra hartu duela Espainiako estatuak eginiko mehatxu eta irainen aurrean. Beldurra eta harrabotsa sortu nahi dute, baina ez dute lortuko; Euskal Herrian eta Europako zati handi batean badakigu Kataluniako Parlamentuak zein erabakimen izan duen Kataluniako gizon-emakumeei ahotsa emateko, eta ez dago ekintza hori baina gauza demokratikoagorik».

«Independentzia eskatzen dugunean, galdegiten dugu gure egunerokoan [Espainiako] estatuak baldintzatzen dizkigun gaiak aurrera eramatea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide