MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak gaur aztertuko du Arnaldo Otegiren abokatuak aurkezturiko helegitea, hari ezarritako inhabilitazioa berrikusteko eskatzen duena.Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera,Otegiren inhabilitazioa 2021. urtera artekoa da, eta ordura arte ezin da aurkeztu inolako ardura publikoa betetzeko. Interpretazio horretan oinarrituta, Eusko Legebiltzarrerako aurreko hauteskundeetan lehendakarigai izatea galarazi zioten.
Otegiren defentsak, aldiz, uste du inhabilitazioa espetxe zigorrari loturik zegoela, eta espetxe zigorra 2016ko martxoan iraungi zenez, inhabilitazioa ere iraungita dagoela. Horregatik, helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalaren erabakiaren kontra, eta helegite hori izango da orain Gorenak aztertuko duena. Gorenak, baina, ez du auziaz ebazteko eperik, eta helegitea gaur aztertuko duten arren, ez dago jakiterik noiz emango duten euren ebazpenaren berri.
Bateragune auzia zela eta hamar urteko zigorra ezarri zioten Arnaldo Otegiri, geroago zigorra sei urte eta erdira murriztu zioten arren. 2016ko martxoaren 1ean atera zen espetxetik.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide