Urkulluk dio erreferendumak ez duela bermerik

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 15a, 00:00

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak uste du urriaren 1ean Katalunian deitutako erreferenduma egiteko ez dagoela «berme nahikorik». Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan nabarmendu du Kataluniako hainbat ordezkari politiko erreferenduma egiteko hauteslekuak irekitzearen aurka agertu izanak agerian uzten duela urriaren 1eko emaitzak «izan dezakeen balioa». «Beste kontu bat da urriaren 1arekiko sentimendua, herri kataluniarraren gehiengoaren aldarrikapena; eta hori da kontuan hartu beharrekoa», erantsi du. Halaber, ez du ontzat eman Kataluniako Parlamentuak Erreferendumaren Legea eta Trantsiziorako Legea onartzeko erabili duen prozedura. Hala ere, gaineratu du garaiz dela oraindik «arazo politiko baten aurrean gaudela onartzeko» eta irtenbidea bilatzeko.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide