Euskal Herriko 130 legelari inguru, galdeketaren alde

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 16a, 00:00

Euskal Herriko 130 abokatu eta legelari inguruk agiri bat izenpetu dute Kataluniako erreferendumari babesa emateko. Abokatu horien ustez, galdeketak «legezko berme guztiak» ditu, eta horren deialdia egin ahal izateko Kataluniako Parlamentuak onartutako legeek «erabateko kokapen eta babes konstituzionala» dute, Espainiako Estatuak onetsi eta berretsitako nazioarteko hitzarmenetan oinarritzen direlako.

Iñigo Santxo eta Amaia Goirigolzarri abokatuek irakurri dute agiria. Azaldu dutenez, Espainiako fiskaltzak «baliabide guztiak» erabili ditu Kataluniako Parlamentuak hartutako erabakien kontra, eta «inpartzialtasun printzipioa» urratu du horrekin. Espainiako Auzitegi Konstituzionala ere «eztabaida parlamentarioa eragozten» saiatu da, eta «arbitrariotasun zantzu kezkagarriak» utzi ditu agerian.

Kataluniako herriari «babes osoa» eskaintzeaz gain, bi eskaera zehatz egin dituzte legelariek: Espainiako Estatuari «botere publikoen laguntza» eskatu diote «erreferenduma berme demokratiko guztiekin egingo dela ziurtatzeko», Kataluniako Parlamentuak onartutako legeak aurreikusten duen bezala, eta euskal herritarrei «inplikazio soziala» eskatu eta GEDen manifestazioan parte hartzeko deia egin diete. Agiria Generalitateari, Kataluniako Parlamentuari eta Espainiako Gobernuari igorriko diete.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide