Amaitutzat eman du Beaumontek Polizien Legearen negoziazioa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 16a, 00:00

IRUÑEA. Akordiorik gabe amaitu zen herenegun Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari Maria Jose Beaumontek eta Foruzaingoko sindikatuek (APF, SPF, UGT, CCOO eta ELA) egindako bilera ere. Horrenbestez, bere sailak egin beharreko guztia egin duela eta legeari buruzko negoziazioa amaitutzat ematen duela jakinarazi zuen atzo Beaumontek, eta Nafarroako Parlamentuaren esku geldituko dela aurrerantzean. Epeak luzatu arren akordiorik lortu ez delako «triste eta etsita» dagoela esan zuen, baina kontzientzia «oso lasai» daukala.

Oposizioko alderdiek gogor kritikatu zuten Beaumonten jarduna. UPNren iritziz, «hordagoa» bota zuen, eta, orain, «dimititu» egin behar luke. PSNk esan zuen bere garaian lege horrentzat iragarri zuen osoko zuzenketa mantendu egingo duela, eta Ahal Dugu-ri beste horrenbeste egiteko eskatu zion. Ezkerrak ere iragarri du ez datorrela bat lege proiektu horrekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide