Auto istripua izan du Asier Garciaren bikotekideak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 19a, 00:00

SALAMANCA. Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak auto istripua izan duela jakinarazi dute Etxerat elkarteak eta AEMk. Larunbatean izan zuen istripua, Salamancatik (Espainia) 70 bat kilometrora. Nerbio-estutzea du zerbikaletan, haragi etena beso batean eta kolpe handia saihets hezurretan. Bejarreko ospitalean artatu zuten hasieran, baina Urdulizkora (Bizkaia) aldatu dute jada.

Etxerat-ek salatu du larunbateko hori dela «dispertsio politikak eragindako» zortzigarren istripua aurten —Badajozko espetxean dago preso Garcia, Donostia jaioterritik 700 kilometrora—. AEMk ere euskal presoei ezarritako «politika hiltzailea» salatu du, eta, besteak beste, EAJ, PSOE eta PP egin ditu «arduradun».

Etxerat-ek elkarretaratzeak deitu ditu: gaur Bilboko Arriaga plazan (19:00), eta bihar Donostiako udaletxe parean (19:00) eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan (19:30).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide