EH Bilduk bilera sorta bat egingo du Kataluniari elkartasuna adierazteko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko ira. 19a, 00:00

EH Bilduk bilera sorta bat egingo du eragile politiko, sindikal eta sozialekin, bi helbururekin: «Kataluniako herriari Euskal Herritik babesa eta elkartasuna nola adierazi erabakitzea» eta Euskal Herrian «bide propioa nola egin hausnartzea». Bigarrenari dagokionez, beharrezkotzat du «erabakitzeko eskubidea babesten duten eragile politiko, sozial eta sindikalekin harreman iraunkor bat abian jartzea». Datozen egunetan hitzartuko ditu bilkurak, eta horiek lotzean emango du agendaren berri.

Koalizioko Mahai Politikoak atzo egin zuen batzarra, eta bertan aztertu zuen «Kataluniako egoerak eta larunbatean Gure Esku Dago-k antolatutako manifestazioak baldintzatutako egoera politikoa». EH Bilduren iritziz, larunbatean «agerian» geratu zen Euskal Herrian badela «gehiengo soziala Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea daukala eta hori egikaritu behar dela sinesten duena». Halaber, Kataluniako erreferendum deialdiari Espainiako Gobernua ematen ari zaion erantzunari begira, koalizioak uste du Espainiako Estatua «oso urruti» dagoela «Europan homologatutako demokrazia bat» izateko: «Astakeria juridikoak eta jarrera antidemokratiko lazgarriak ikusten ari gara Kataluniarekin».

Bestalde, adierazi du Espainia «harlauza pisutsuegia» dela, eta «Euskal Herriari aurrera egitea eta etorkizun hobea eraikitzea galarazten» diola.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide