Kataluniaren «irakasgaia» txalotu du Udalbiltzak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 4a, 00:00

DONOSTIA. Katalunian egindako lanarekin pozik itzuli dira Udalbiltzako ehun hautetsiak. Kataluniarren portaera «irakasgai ederra» dela ziurtatu du elkarteko lehendakari Luis Intxauspek, balorazioak egiteko prentsaurrekoan. Poliziaren indarkeria eta Espainiaren jarrera gaitzetsi ditu: «Ez dago aldebikotasunerako aukerarik. Gobernuak ez du parez pareko Katalunia onartzen. Kontua da Espainiako marko politikoan herri batek ezin diola galdetu bere buruari libre izan nahi duen ala ez».

Kataluniarrek emandako adibidearen aurrean, Euskal Herriko politikariei «herri logikarekin lan egiteko» deia egin die Udalbiltzak, «ezinezkoa ekinez egiteko».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide