Europak onartu du presoen urruntzea salatzea

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 6a, 00:00

BRUSELA. Europako Parlamentuak presoen urruntzea salatu du, «haien senitartekoei ezarritako zigor gehigarria» delako, eta kide diren estatuei eskatu die gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan «haien zigorrak berriro aztertzeko aukera aintzat hartzeko».

Europako estatuen kartzelen egoera eta baldintzen inguruko Bergeron txostena izenekoa onartu du parlamentuak, eta han, EH Bilduk proposaturik, agertzen dira presoen urruntzeari eta gaixo handi diren presoei buruzko aipamenak. EH Bilduko eurodiputatu Josu Juaristik «oso albiste ontzat» jo du bozketaren emaitza. Onartutakoa ez da txosten legegilea, eta, hortaz, ez da estatuek derrigorrean bete beharrekoa, baina lehenengo urratsa da Europan presoen giza eskubideak arautzeko bidean. Txostena alde handiz onartu da: 474 boto alde, eta soilki 109 aurka.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide