Dena prest dute Lesakan, Nafarroa Oinez hartzeko

IRUÑEA. Heldu den urriaren 15eko Nafarroa Oinez festaren ibilbidea eta egitaraua aurkeztu zituzten atzo Lesakako Tantirumairu ikastolako arduradunek. Ikastolako zuzendari Aitor Iratzokik nabarmendu zuenez, ibilbide «erraz bezain atsegina» atondu dute, haur txiki zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten. Hiru kilometro eta erdi luze izanen da, lau gunetan banatuta. Musika emanaldiek pisu handia edukiko dute egitarauean: Oreka TX, Petti, ISEO&Dodosound, Bad Sound System, Xutik, Oihan Vega, Gabenra eta Trikidantz taldeak ariko dira, besteak beste.

Ikastola berri bat eraikitzea izanen da festaren helburua. Izan ere, egungo eraikina «txiki» gelditu zaiela aitortu dute antolatzaileek. Nafarroa Oinez-en jasotako diruarekin, beste eraikin bat altxatu nahi dute, egungoaren ondoan. Hortik aurtengo leloa: Bikin bat in (birekin bat egin).

Bestalde, bi omenaldi eginen dituzte urriaren 15ean: batetik, atzerritik heldu berritan seme-alabak ikastolara eramatea erabaki zuten hamabi familia omenduko ditu ikastolak; bestetik, IKA euskaltegi sareari «esker ona» adieraziko dio Nafarroako Ikastolen Elkarteak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide