Eskaera gogorrak presoen aldeko 48 lagunentzat

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 20a, 00:00

DONOSTIA. Euskal presoen eskubideen defentsan aritu diren zenbait elkarte eta erakundetako 48 lagun epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAko kide izatea edo ETArekin kolaboratzea leporatuta. Auzipetuek agerraldia egingo dute bihar Donostian euren egoeraren berri emateko, baina jada iragarria dute fiskaltzak «espetxe eskaera oso altuak» egin dizkiela.

Best, Etxerat elkarteak «pausoak emateko» eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, Europako Parlamentuak presoen urruntzea gaitzesten duen txostena onartu ostean. Etxerat-eko bozeramaile Urtzi Errazkinek esan duenez, ez dago «zertan itxaron Europak horri buruzko lege bat egin arte» pausoak ematen hasteko, eta gogoratu du presoen senitartekoek urteak daramatzatela esaten urruntzeak «giza eskubideak urratu eta senideak zigortu» egiten dituela.

Azkenik, Aratz Gomez presoa libre gelditu da hamazortzi urtez kartzelan egon ostean. Atzo irten zen Mont-de-Marsaneko espetxetik (Frantzia).

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide