Kataluniaren alde, giza kate jendetsua egin dute Goierrin

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 22a, 14:58

"Irribarre batekin ahoan", goierritarrek "Kataluniari eta etorkizunari" eman diote eskua gaur. Giza kate "arrakastatsua" egin dute Goierrin, Gure Esku Dagok azaldu duenaren arabera. Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu! guztira 3.000 lagun elkartu dira, eskuz esku, Lazkao, Ordizia eta Beasain artean, Kataluniako herriari babesa emateko. Gure Esku Dagoren arabera, "Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen alde" egitea da "katalanei laguntzeko modurik onena".

Eguerdiko 12:00etarako osatu dute giza katea hiru herrien artean. Goierriko herri guztietatik joan dira herritarrak ekimenean parte hartzeko, eta zatika banatu dira, denen artean kate jendetsua osatzeko. 12:20ak aldera abiatu dira bi lekukoak, bata Lazkaotik eta bestea Ordiziatik. Kultura, politika, kirol eta gizarte arloko jende esanguratsuak eraman du lekuko hori eskuz esku. Beasainen elkartu dira bi zutabeak, eta Maialen Akizuk eta Dani Solerrek egin dituzte azken metroak, plazaraino. Bertan ekitaldi jendetsua egin dute, Kataluniaren aldeko elkartasun mezu eta oihuekin. Akizuk lekukoak zeraman mezua irakurri du, eta Solerrek, Kataluniatik bidalitako testu bat. Bukaera, Lluis Llachen L’Estaca abesti ezaguna kantatuz eman diote ekitaldiari.

Albistea, osorik, Goierriko Hitzaren atarian.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide