Euskal espetxe eredua landu nahi dute EH Bilduk eta Podemosek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 25a, 00:00

Eusko Jaurlaritzak espetxeetako eskumena eskuratzen duenerako garatu beharreko kartzela sistemaz hausnartu nahi dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta horren diseinua egiten hasi. Hainbat adituren agerraldiak eskatu dituzte Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean.

Gai horren inguruko batzorde berezi bat osatzen saiatu ziren ekainean, baina kontra bozkatu zuten EAJk PSE-EEk eta PPk. Gaia mahai gainean berriro jartzeko beste bide bati heldu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek orain, helburu berarekin: «presoen oinarrizko eskubideak errespetatuko dituen espetxe kudeaketa propioa garatzea».

Batzordeko agerraldien bitartez euskal espetxeen egoera ezagutu nahi dute bi alderdiek, aldatu beharreko elementuak detektatu eta neurriak eta lehentasunak zehaztu. Horrek beste kartzela eredu baten proposamena ekar dezakeela uste dute: kartzela zigorraren ordezko izateko neurriak kontuan izango dituena, eta arreta berezia eskainiko diona gazteen eta emakumeen egoerari.

Hainbat arlo jorratu nahi dituzte, eta horretarako erakunde eta norbanako zabala proposatu dute agerraldietan parte hartzeko, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua, Hezkuntza, Osasun eta Justizia ordezkariak, Arartekoa, Zaballako kartzelako zuzendaria, espetxe zaintzarako epaileak, EHUko ikerlariak, Sida Araba, Gurutze Gorria, Etxerat, Salhaketa... Kataluniako hainbat eragile ere proposatu dituzte, kartzelen eskumena baitu Kataluniak: Justizia sailburua, Sindikoa —herri defendatzailea— eta Kartzeletako, Gazteen Justiziako eta Zigor Alternatiboetako zuzendariak. Talde proposatzaileek esan dute «eztabaida irekia» nahi dutela, espetxeen arloan inplikatutako eragileei parte hartzeko aukera eskainita.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide