Foro Sozialak txalotu egin du presoei buruzko lan esparru bat irekitzea

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 25a, 00:00

«Urrats esanguratsua» da Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Frantziako Justizia Ministerioak lan esparrua irekitzea euskal presoen egoera aztertzeko, Foro Sozial Iraunkorraren iritziz. Birritan elkartu dira bi aldeak Parisen, eta aferari irtenbidea bilatzen jarraitzea adostu dute.

Erabakia txalotu du Foro Sozialak, ohar baten bidez. Ipar Euskal Herriko elkargoa, hautetsiak eta gizarte zibila egiten ari diren «lan eredugarria» goraipatu dute. Indar metaketa horren triangulazioa «arrakastatsua» dela nabarmendu dute. Halaber, lan esparrua ireki duen ordezkaritzak herenegun esandakoa ekarri dute gogora, Parisen abenduaren 9an egingo den manifestazioaren aurretik Frantziak «neurri esanguratsuak» hartzea espero dute.

Parisko manifestazioak Ipar Euskal Herriko herritarren artean duen babes zabala Hego Euskal Herrira hedatu nahi du Foro Sozialak. Horretarako, agerraldi publiko bat egingo dute Bilbon datorren asteartean, hilaren 31n, gizarte zibileko hainbat eragilerekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide