Hautetsien deia azaroaren 5ean bozkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko urr. 29a, 00:00

GETXO. Erandioko, Leioako eta Getxoko (Bizkaia) 60 bat hautetsi eta hautetsi ohik deia egin dute «botopapera eskuan eta irribarrean ezpainetan» parte hartzera azaroaren 5ean egingo den herri galdeketan. Haien izenean, Javier Agirre Getxoko alkate ohiak eta Naiara Goiriena Leioako zinegotziak esan dute azaroaren 5ekoa «demokraziaren festa» izango dela: «euskal herritarrok gure etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea dugu, eta geuri bakarrik, euskal herritarroi, dagokigu zer izan nahi dugun erabakitzea».

Andoainen (Gipuzkoa), berriz, giza katea egin dute erabakitzeko eskubidearen alde; han ere herri galdeketa antolatuko dute azaroaren 5ean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide