284 irakasle postu eskainiko ditu Nafarroak 2018an

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 4a, 00:00

IRUÑEA. Hezkuntzako Mahai Sektoriala batzartu zen atzo. Bilkuran, Nafarroako Gobernuak berretsi zuen 284 irakasle postu eskainiko dituela heldu den urtean: 211 Bigarren Hezkuntzan, 50 Lehen Hezkuntzan (27 euskaraz eta 23 gaztelaniaz) eta 33, berriz, Haur Hezkuntzan (12 euskaraz eta 11 gaztelaniaz). Haur eta Lehen Hezkuntzakoak dira kalapita sortu dutenak: auzitara jotzearekin mehatxu egin du Afapnak, «irakasle erdaldunei kalte» eginen dielakoan. LEPa «oso eskasa» da Steilas eta CCOOrentzat. LABek ere «plaza kopuru urria» nabarmendu du, baina lanpostu horiek 2018an atera ezean galdu eginen direla gaineratu du: «Hobe 73 plaza finko, bat ere ez baino». Bestalde, 2019an ezohiko deialdi bat egiteko aukeraz ere mintzatu zen gobernua: 1.141 postu aterako lituzkete.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide