Gaur aztertuko dute nola egin Memoriaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 7a, 00:00

GASTEIZ. Ostiralean da Memoriaren Eguna, eta horren harira zer-nolako ekitaldiak egin aztertuko du gaur Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. PPk ez du ordezkaririk bertan, eta, hain zuzen ere, alderdi horrek agertu izan ditu azken urteotan desadostasun nagusiak eguna oroitzeko ekimenen inguruan.

2010etik egiten dituzte erakundeek Memoriaren Eguneko ekitaldiak. Alderdi gehienen babesarekin, motibazio anitzetako indarkerien biktimak gogorarazteko ekitaldiak egin izan dituzte, baina PP aparte geratu da sarri, soilik ETAren biktimen aldeko egitasmoak prestatuta. Iaz, Eusko Legebiltzarrean, bi lore eskaintza egin zituzten; EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Ahal Dugu eta PSEk eginikoan, Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen adierazpen bat irakurri zuten; PPk ez zuen bat egin elkartearen testuarekin, eta beste lore eskaintza bat egin zuen. Aurten, Jaurlaritzaren Gogora institutuak deitu du ekitaldietan parte hartzera.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide