Abenduaren 9ko egitaraua jakinarazi dute bakegileek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 9a, 00:00

Abenduaren 9an Parisen egingo duten mobilizazioen egitarauen berri eman dute bakegileek. 2.000 pertsonatik gora izango direla ziurtatu dute, eta jada bete dituzte antolatutako bi trenak.

Montparnasse geltokian egingo dute lehen ekitaldia, 11:30ean. Animazioak antolatu dituzte Euskal Herritik joango diren trenei ongietorria egiteko. Ordu erdi geroago Bagoaz-en Sareren eta Etxerat-en Kartzelen birak jasoko du ongietorria.

12:30ean hasiko da ekitaldi nagusia: mobilizazioa. Sound system kamioi batek girotuta zeharkatuko dituzte Parisko karrikak, hainbat musikariren parte hartzearekin; tartean, Fermin Muguruza. Eragileek 14:00etan hartuko dute hitza. Egunari amaiera emateko, ospakizuna egingo dute Euskal Etxean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide