Espetxe Zaintzako epaileak Ibon Iparragirre euskal presoaren osasun egoerari buruzko iritzia eskatu dio Madrilgo Medikuen Elkargoari, Iparra Galdu Baik plataformak jakitera eman duenez.
Iñaki Goioaga Iparragirreren abokatuaren arabera, "albiste txarra" da epaileak beste txosten bat eskatu izana, eta iparragirre aske uzteko erabakia "atzeratzeko" neurria dela salatu du, "dituen arrisku guztiekin". Espetxeko medikuak bi txosten "oso gogor" idatzi ditu dagoeneko, Goioagak azaldu duenez, presoaren "egoera larria" dela eta. Castro epaileak Iparragirreren egoerari buruzko txostena eskatu zion orain bi aste Alcala Meco espetxeko medikuari.
Iparragirrenen abokatuek eskuetan duten informazioa helarazi diote Madrilgo Medikuen Elkargoari, presoaren egoera aztertu ahal izateko.
Iparragirreren askatasunaren aldeko giza katea egingo dute bihar, Basaurin. Espetxea eta osasun-etxea lotuko dituzte, 12:00etan.
Presoa gaixotasun egoera larrian dago; hiesa du fase garatuan eta horrek ondorio neurologikoak eragiten dizkio. Joan den urrian, "amildegiaren ertzean" dagoela salatu zuten iparragirreren senideek.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.