Akordiorako aukera berretsi dio EH Bilduk EAJri

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 17a, 00:00

GASTEIZ. EAJrekin «akordio zabalak» egiteko borondatea berretsi du EH Bilduk, eta mahai gainean jarri du Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak adosteko aukera. «EH Bilduk borondate osoa du hitz egiteko eta Jaurlaritzaren aurrekontuak zuzentzeko termino justuago eta sozialagoetan», azaldu du Maddalen Iriarte koalizioaren bozeramaileak. Atzo bildu zen EH Bilduren ordezkaritza bat Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin.

Akordio lortzeko, baina, «koherentzia» eskatu diote jeltzaileei. Espainiako Konstituzioko 155. artikulua onartu duten alderdiekin aurrekontuak negoziatzeari uko egiteko galdegin diete, EH Bildurekin «gehiengo alternatiboa» osatzeko. Madrilen duten jarrera bera eskatu dio EAJri Iriartek; izan ere, 155.a indarrean den bitartean, Espainiako aurrekontuak ez dituztela babestuko esan dute jeltzaleek.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide