Parte-hartze esperientziak trukatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 24a, 00:00

DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Gipuzkoako Partaidetzako I. Kongresuaren lehen jardunaldia egin zuten atzo Donostiako Tabakaleran. Bertan banatu zituzten Gipuzkoako sei udaletan —Tolosan, Oñatin, Irunen, Urnietan, Hernanin eta Donostian— partaidetzari lotuta garatu diren praktikak. Irekiera hitzaldian, proiektu horien balioa goraipatu zuen Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak: «Badakigu ez dagoela errezeta magikorik. Baina denok bat gatoz beharrezkoa dela administrazioaren eta herritarren arteko harremana aldatzea, kudeaketa irekiagoa eta partekatuagoa finkatuz». Kongresuaren helburua da «arlo horretan tokiko erakundeek eta nazioartekoek bultzatu eta arrakasta duten esperientziak partekatzea eta jakinaraztea», diputazioaren esanetan.

Gaur izango da kongresuaren bigarren eta azken eguna, eta nazioarteko beste esperientzia batzuk ezagutuko dituzte; besteak beste, Danimarka, Suitza eta Mexikokoak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide