Txuma Altabek ama ikustea baimendu dute

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko aza. 28a, 00:00

BRUSELA. Espainiako Espetxe Zaintzako epaileak baimena eman dio Txuma Altabe euskal presoari ama ikus dezan. 92 urte ditu amak, eta Parkinsonen gaitza du. Altabe, berriz, Castello I espetxean (Herrialde Katalanak) dago, Euskal Herritik 550 kilometrora. Etxerat elkarteak joan den astean salatu zuenez, senideen bisitak jasotzea debekatu zioten kartzelako eta Espetxe Instituzioetako zuzendaritzek. Gainera, elkarteak gogorarazi zuen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak egindako txostenaren arabera, senideengandik gertuago egoteko espetxe aldaketa eskatzeko baldintzak betetzen dituela Altabek.

Bestalde, Andoni Goikoetxea euskal presoa aske geratu zen atzo, lau urte preso eman ondoren. Fleuryko (Frantzia) presondegitik irten ostean, Espainiaratu egin zuten Goikoetxea, eta bertan aske utzi.

Horrez gain, preso baten lekualdaketaren berri eman zuen atzo Etxerat-ek; Asier Aginako Foncalentik Valentzia III-ko espetxera (Herrialde Katalanak) eraman dute.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide