'Luhuso', BBCn eta sarean bor-bor

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 11a, 14:53

ETAren desarmatze zibilari buruz eta haren inguruan argitaratu berri duen liburuari buruz elkarrizketa egin diote Enekoitz Esnaola kazetariari BBCn. Ostiralean argitaratu zuten sarean, eta asko ari dira aipatzen sare sozialetan. BBCk berak behin baino gehigotan zabaldu du Twitterren, eta handik hartuta zabaldu dutenak ere asko izan dira. Birtxio ugari izan dituzte, gainera, txio horiek. Esate baterako, Bea Talegonek idatzitako txioak ia 5.000 birtxio ditu.

Luhuso: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuari buruz egindako elkarrizketan, Esnaolak kontatzen du ETAren desarmearena kasu "berezia" izan dela, Espainiako Gobernua izan delako munduko gobernu bakarra baldintzarik gabe armagabetu nahi zuen erakunde bat aurrean edukit eta uko egin ziona.

Horiek horrela, ETAk modu berriak topatu behar izan zituen, eta, Esnaolak liburuan kontatzen duenez, "gizarte zibilaren esku" utzi zuen ardura teknikoa eta politikoa, azkenean. Hark ardura hori bere egin, eta desarmea bururaino eraman zuen apirilaren 8an. 2011tik ordura arteko xehetasun guztiak jaso ditu Esnaolak liburuan, protagonisten hainbat elkarrizketarekin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide