Amnistiaren Astean hildakoak omendu dituzte Errenteriako Udaleko kideek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 13a, 00:00
ERRENTERIA. 1977an Amnistiaren Astean hil eta zaurituak omentzeko ekitaldia egin zuten atzo Errenterian (Gipuzkoa), udalean ordezkaritza duten talde guztien babesarekin. 1977ko maiatzaren 8tik 16ra antolatu zituzten mobilizazioak Euskal Herrian, eta Errenterian eginikoetan bi pertsona hil zituen Espainiako Poliziak, tiroz. 1956tik 2012ra bitarte herri horretan izan diren giza eskubideen urraketa eta indarkeria ekintzak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu zuten iaz, eta ETAk hildakoak gogoratu zituzten ekitaldi batean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide