PPk aurrekontuei eginiko zuzenketa guztiak babestu dituzte EAJk eta PSEk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 14a, 00:00

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzaren 2018ko aurrekontu egitasmoan PPk eginiko zuzenketa denak onartu dituzte EAJk eta PSEk, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek jarritako guztien aurka bozkatu dute. Hori hala, PPk babestu egingo ditu gobernuaren aurrekontuak, hilaren 22an legebiltzarrean egingo den bozketan. PPren eskaerek kostu txikia dute zenbateko totalean: 30 milioi euro. Aurrekontua, denera, 11.586 milioi eurokoa da, iaz baino 426,7 milioi handiagoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide