Hausturarik gabe, aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 16a, 00:00

Roberto Uriarteren dimisioa ekarri zuen krisi haren ostean, hedabide askok aurkeztu zuten Lander Martinez Hierro (Gasteiz, 1989) orduko idazkari nagusi berri Nagua Albak Bizkaian zuen laguntzaile leial gisa. Beraz, pentsatzekoa da orain Martinezek, Albaren ordezko bilakatu ostean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkaritza nagusian, ez duela haustura traumatikorik ekarriko alderdiaren jardunbidean. Gainera, Espainiako Podemos zeharkatzen duten ildo ideologikoetan, bi-biak, Alba eta Martinez, lerro berean kokatu ohi dituzte, Iñigo Errejonek sustatzen zuen ildo pragmatiko eta integratzailean, alegia. Hausturarik ez, beraz.

Gasteizen jaioa da, baina aspalditik Bilbon bizi da Martinez. Ingeniari informatikoa da, baina azken urteotan politikara emana bizi da: Ahal Dugu-ko kidea da alderdia sortu zenetik, eta haren soslaia bat dator harmarkadaren hasieran politika berrira jauzi egin zuen belaunaldiarekin: gaztea, goi mailako ikasketak dituena, baina prekaritatea eta lan baldintza kaskarrak ezagututakoa, eta M-15 mugimenduaren inguruan estreinako eskarmentu politikoa izandakoa.

Hasieran, Ahal Dugu-ren barneko funtzionamenduaz arduratu zen Martinez: 2015ean Bilboko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 2016an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko antolakuntza idazkaritza hartu zuen. Ardura horretan, hauteskunde kanpainak koordinatzen ibili zen. Gauzak aldatu egin ziren 2016an, diputatu aukeratu zutenean Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemos koalizioa ordezkatzeko. Horrek asko indartu du alderditik kanpoko haren irudi publikoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide