Martinezek PSE eta EH Bilduri luzatu die eskua, ezkerreko bloke bat sortzeko

Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusi hautatu berriak azpimarratu duenez, EAJren «alternatiba» eraikitzea da bere alderdiaren helbururik behinena, erakundeetan «ekinaldi sozial» bat nahi dute gauzatu horretarako, eta EH Bilduri eta PSE-EEri luzatu die eskua, «ezkerreko bloke bat» sortu eta abian jar dezaten. Herenegun egin zuen EAEko Ahal Dugu-ren Herritar Kontseilu berriak bere lehen bilera, eta han egin zituen Martinezek adierazpen horiek.

«Demostratu behar dugu EAJk eta PPk egiten dituzten politiken aldean badirela politika ezberdinak, eta bideragarriak ez ezik hobeak ere badirela. Horiek denak negoziatu eta landu behar ditugu indar progresisten artean», nabarmendu zuen, EH Bilduri eta PSE-EEri erreferentzia eginez. Eta azken horiei, sozialistei, aukeratzeko eskatu zien atzo: «bizirik irauteagatik» eskuinarekin dituen akordioei eutsi edo euren hauteskunde programa bete.

Mendiaren ezezkoa

Idoia Mendia PSE-EEko idazkariak atzo bertan erantzun zion Lander Martinezen gonbidapenari. Ahal Dugu-ko idazkari nagusi berriak esandakoak «albiste ona» direla esan zuen, PSE-EE «ezkerreko» alderditzat daukalako orain —«duela urtebete ez zuen horrelakorik esaten»—. Mendiak Martinezi argitu zion ezkerreko politikak gauzatu nahi baditu jartzeko praktikan Eusko Legebiltzarrean lortutako akordioak eta eragiteko han politika sozial horietan.

Are gehiago, erakundeetan ezkerreko politikak egiten dituena PSE-EE dela gogorarazi zion Mendiak Martinezi: «PSE-EE beti izan da ezkerrekoen etxea, eta hark gidatu ditu herri honetan ezkerreko politikak. Une honetan, erakundeetan ezkerreko politikak egiten dituen bakarra PSE-EE da, eta hark gidatzen ditu horiek erakunde guztietan. Ahal Dugu-k ez du inon ezkerreko politikarik egiten, ez dakielako akordioak egiten, ez dituelako akordioak egin nahi; ezin du».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide