Peio Serbiellen-eta kontrako epaiketa, 14 urte berantago

Peio Serbielle, Robert eta Didier Arricau eta Maryse Lavieren auzia 2018ko urte bukaeran iragan daitekeela azaldu du Serbiellen abokatu Jean-François Blancok. Inkesta bururatu dela abisatzeko gutuna ukan berri dute, hasteko. Polizia operaziotik 14 urtera. 2004an, Mikel Albisu eta Soledad Iparragirre ETAko buruen atxiloketen operazio berean zituzten atxilotu. Dosierra bera da, baina, lau horien kasuan, Parisko delitu auzitegian dituzte epaitzekoak. «Helburu terroristadun gaizkile taldeko kide» izateaz akusatzen dituzte. Blancok prozedura deuseztatzeko eskatuko du «zentzuzko epea ez errespetatu izanagatik».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide