Gasteizko Udalak ez du aurrekontu berririk izango 2018an, eta aurtengoak luzatu beharko ditu. Atzo, oposizio guztiak bozkatu zuen aurrekontu proiektuaren aurka, eta, ondorioz, atzera bota zuen aurrekontu proiektua. EAJk eta PSEk osatutako gobernuak ez du lortu oposizioko talde bakar batekin ere akordioa lortzea. Ezta PPrekin ere. Hori hala, Gasteizko Udala izango da EAEko erakundeen artean aurrekonturik izango ez duen bakarra. Aurtengo kontuak luzatuta, Urtaranen gobernuak banan-banan negoziatu beharko ditu aurrera atera nahi dituen proiektu guztiak.
Gasteizen ez bezala, Donostiako Udalak onartu egin zituen atzo 2018ko aurrekontuak EAren eta PSEren babesarekin. Bi alderdiek gehiengo osoa dute, eta bien botoak nahikoak izan ziren aurrekontuek aurrera egiteko. 445 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak datorren urtean, aurten baino %6,88 handiagoa. Atzoko eztabaidan oposizioko taldeetako zuzenketa partzial batzuk ere onartu zituzten.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontuek ere aurrera egin zuten, PPren abstentzioarekin. Aurkako botoa eman zuten EH Bilduk eta Ahal Dugu-k. Markel Olanoren hirugarren aurrekontuak izango dira 2018koak.
Arabako Foru Aldundian, berriz, akordioa lortu zuten duela bi aste EAJk, PSEk eta PPk, eta abenduaren 27an bozkatu eta onartuko dute aurrekontua. PPren zuzenketak txertatuko ditu foru gobernuak proiektuan; denera, 7 milioi euroren diru sailak hitzartu dituzte eskuineko taldearekin.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide