Foruzainen gehiengoak begi onez ikusten du lege aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 27a, 00:00
Konstituzionalak baliogabetutako 2015eko legea aldatzen ahalegindu da aurten Nafarroako Gobernua. Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak bultzatutako lege proposamenak sindikatuen ezezkoarekin egin zuen talka. Orain, berriz, iritzia aldatu dute APF eta SPF sindikatuek, eta 2015eko legea aldatu behar dela aldarrikatzen dute. Ostegunean, erreferenduma egin zuten, eta han parte hartu zuten 481 foruzainek (%81) oniritzia eman zioten eskaerari.

Posizio aldaketa esanguratsua da. Izan ere, aurkakotasun handia izan zuen Beaumontek foruzainen artean. Nahiz eta azken asteetan APF eta SPF sindikatuekin posizioak hurreratu, ez zen nahikoa izan. Akordio sindikalik gabe, Ezkerrak etaAhal Dugu-k ez zuten legea babestu parlamentuan.

Bi hilabete iragan dira geroztik. Beaumontek ohartarazi zuten legea aurrera atera ez zelako zerbitzu batzuk emateari utziko ziola Foruzaingoak. Ostegunean, berriz, lege aldaketari buruzko galdeketa egin zen, eta Geroa Baik zein EH Bilduk urrian egindako azken proposamena mahai gainean egon zen: 1.050 foruzainetatik 590ek parte hartu zuten, eta horietatik %81ek babestu zuten legea aldatzeko proposamena. ELAk eta CCOOk emaitzak zilegitasunik ez duela salatu dute. Euren ustez, 481 foruzainek soilik bozkatu zuten alde, eta tokiko polizien iritzia ez da aintzat hartu.

Dena den, emaitzak posizio politikoak baldintzatu ditzake. Ahal Dugu orain lege aldaketa babesteko prest agertu da. Ezkerrak jarrera bera agertuz gero, Beaumonten legea edo haren antzeko bertsio bat berpitz daiteke.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide