Bilera egin dute Parisek eta euskal ordezkaritzak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2017ko abe. 28a, 00:00
Euskal presoen auziaz beste bilera bat egin zuten atzo arratsaldean, Parisen, Frantziako Gobernuko Justizia Ministerioak eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak, baina bilkuraren ondotik ez zuten deus esan. Ondoko egunetan dira zerbait esatekoak, euskal ordezkaritzako kideek jakinarazi dutenez betiere.

Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, Michel Tubiana Giza Eskubideen Frantziako Ligako ohorezko lehendakariak, Mixel Berhokoirigoin bakegileak, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako diputatuak eta Anaiz Funosas Bake Bidea elkarteko lehendakariak osatzen dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritza. Presoen auziaz joan den uztailaren 10ean batzartu ziren lehen aldiz Justizia Ministerioko ordezkaritzarekin ministroaren kabineteburuarekin, eta urriaren 19an bigarrenez. Bi hitzorduetan, «borondate bat» badagoela azaldu zuten ordezkaritzako kideek. Hain zuzen, urriko bileraren ondotik jakinarazi zuen Bake Bideak presoen gaiaz mintzatzeko bide bat ireki zutela Justizia Ministerioarekin. Bide horretako beste urrats bat izan zen atzokoa.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide