2018 urteko erronkak aurkeztu ditu Foro Sozialak gaur Bilbon, eta Nekane Alzelai bozeramaileak adierazi du uda aurretik ETAren mobilizazioa etor daitekeela. Hori izango da, hain zuzen, Foro Sozialak udara arte izango dituen hiru lehentasunetako bat. Beste biak biktimen erreparazioa eta presoei buruzko elkarrizketa politikoa izango dira.
Presoen arloan aurrerapausoak daudela esan du Alzelaik baina oraindik ez dagoela ondorio nabarmenik gaineratu du. Horren aurrean datozen hilabeteetan presoen auziaz "ibilbide orri transbertsal baterako oinarrizko akordioak" lortu beharko liratekeela adierazi du. "Beharrezkoa litzateke EAEko eta Nafarroako parlamentuetako gehiengoek balio izatea Espainiako Kongresuan ere gehiengoa lortzeko", esan du Agur Hernan Foro Sozialekok kideak.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.