Bilboko martxan izateko eskatu dute Etxerat-ek eta ELAk

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urt. 9a, 00:00

Larunbatean (17:30) Bilbon euskal presoen eskubideen alde Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko eskatu du Etxerat-ek, Hernanin (Gipuzkoa) egindako prentsaurreko batean. «Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, benetako bakea eta gatazkaren konponbidea lortzeko, eskubideen urraketak gainditzeko eta gure senide preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herriratzeko». ELAk bere afiliatuei dei egin die parte har dezaten. Egungo espetxe politika «bidegabea» dela deritzo. EAEko eta Nafarroako Ahal Dugu-k euren kideen esku utzi dute joateko erabakia. «Gizarteratzea, eragindako minaren onarpena, sufrimenduaren bidegabekeria, indarkeria ororen gaitzespena eta halako kontzeptuen falta sumatzen dugu».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide