«'De Miguel sarea' lotsagabe» aritu zela dio fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urt. 19a, 00:00

GASTEIZ. Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak baztertu egin ditu De Miguel auziko defentsako abokatuek epaiketa baliogabetzeko aurkeztutako argudioak. Ikerketa abiatzeko erabili ziren entzuketak legez kanpo egin zirela argudiatuta, abokatuek eskatu zuten baliorik gabe uzteko epaiketa; Izagirreren ustez, ordea, badago nahikoa froga ziurtzat jotzeko ustelkeria «sare bat» osatzen zutela akusatuek, «lotsagabe» jokatzen zutela eta «establishment-aren» babesa zutela legez kanpoko komisioak jasotzeko, kontratu publikoak adjudikatzearen truke.

Haren iritziz, froga nahikoa dira Ainhoa Alberdi abokatuak 2009an jarri zuen salaketan aurkeztu zituen grabazio eta mezu elektronikoak; izan ere, ustezko gaizkile sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituen Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik mezuak bidalita. Epaiketa «berme guztiekin» egiten ari direla gaineratu du Izagirrek.

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buru ohiaz gain, beste 25 lagun daude auzipetuta. Otsailaren 19an berrekingo diote ahozko epaiketari, eta auziaren amaieran deklaratuko dute ikertuek. Defentsako abokatuek atzo eskatu zuten auzipetuek azken saioetan deklaratzeko, lekukoak eta perituak epailearen aurretik igaro eta gero, eta eskaria onartu zuen Jaime Tapia epaileak.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide