Paris bide berriaz Madril informatzen ari dela dio Berhokoirigoinek

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urt. 23a, 00:00

Mixel Berhokoirigoin bakegile eta Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako kideak adierazi du Frantziako Gobernuaren mintzaideak «baieztatu» diela euskal presoez hartu duen bide berriaz «informatzen» ari dela Madril. «Gauza ona hori, eta ondorioak positiboak baizik ez ditzake ukan», esan du Berhokoirigoinek Hala Bedi irratian. «Gurekin egiten ari den urratsak Madril puntuz puntu ari da informatzen, Parisen mintzaideak argiki erran digunez».

Justizia Ministerioko iturriek hilaren 13an jakinarazi zuten euskal presoak gerturatzen hasiko direla Mont de Marsan eta Lannemezan kartzelatara, eta hilaren 17an Nicole Belloubet Justizia ministroak baieztatu zuen jarrera aldaketa. Azaldu zuen «lehen aldiz esparru argi bat» eratu dela presoen auziaz hitz egiteko eta «ekiteko». Iazko urrian sortu zuten alde biko mahaia Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Parisek.

Berhokoirigoinek nabarmendu du «erabaki politiko bat» dagoela jarrera berri horren atzean, baina ohartarazi du beste kontu bat dela «prozedura administratiboa», hori «konplikatua» baita: presoen eskaerak banan-banan aztertu behar dira eta kartzela bakoitzak bere prozedura du.

Espainiako Estatuko sektore batzuek ez dute begi onez ikusi Parisen mugimendua, eta gaur Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak bilera bat egingo du Helene Davo Justizia Ministerioko kabineteko zuzendariordearekin. Goizean batuko dira, Parisen, ministerioan. Covitek planari buruz dauzkan «zalantzak» aipatuko dizkio, elkartearen presidente Consuelo Ordoñezek aurreratu duenez. Haren arabera, ETAren «mandatariak» dira Bakegileak. «Ez dugu ulertzen haiekin negoziatzearen jokaldi politikoa».

Biharko bilera, atzeratua

Bihar ez da egingo Euskal Herriko ordezkaritzak eta Justizia Ministerioak hitzartua zeukaten bilera, Frantziako espetxeetako funtzionarioen mobilizazioak direla eta. Atzeratu egin dute, Bake Bideak aipatu duenez.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide