BERRIAk babesa azaldu die 'Gara', Soto eta Iriondori

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko urt. 24a, 00:00

BILBO. Iban Arregi BERRIA egunkariko kontseilari ordezkariak babesa adierazi die Gara egunkariari, Iñaki Soto zuzendariari eta Iñaki Iriondo kazetariari.

Iñigo Cabacas zenaren hilketaren auziko grabaketa batzuk argitaratzea egotzita, gaur epaituko dituzte, Cabacasen senideen abokatuarekin batera; hori dela eta, Arregik nabarmendu du informatzea ez dela delitu: «Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea ezinbestekoak ditugu, eta aurrekari ezin larriagoa litzateke balizko zigor bat, jurisprudentzia oso larria sortuko zukeelako». Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak ere babesa adierazi diete Sotori eta Iriondori: «Komunikabideen eta informazioaren profesionalen lana judizializatu eta kriminalizatu besterik ez da egiten».

Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas Iñigo zenaren gurasoek elkartasuna azaldu diete auzipetuei, eta uste dute Cabacas auzia-ren «hamaikagarren umiliazioa eta bidegabekeria» dela hirurak epaitzea: «Auzipetutako profesionalek egin duten gauza bakarra da gertatutakoaren egia bilatzea».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide