Eusko Legebiltzarreko taldeek datorren astera arteko epea dute Autogobernu Batzordean estatutu politiko berriaz euren proposamenak aurkezteko, baina haien eledunak aspalditik ari dira oinarri nagusiei buruz hizketan, eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak taldeei ohartarazi die «baldintza gutxiago» jartzeko ituna egin nahi bada. Denen artean «zubi gehiago» izatea nahiko luke Urkulluk estatutua berritzeko, legebiltzarreko kontrol saioan EH Bilduren galdera bati erantzunez adierazi duenez.
Lehendakariak aipatu du «desberdinak» direla taldeek erreformari buruz dituzten ideiak. «Kontua da ea posible izango den akordio plurala eta zabala lortzea». Akordio hori «desberdinen» artekoa izan dadin konpromisoa duela aitortu du lehendakariak, eta gogoratu bere alderdiak EAJk EAEren erabakitzeko eskubidearen aitortza jaso zuela 2016ko hauteskunde autonomikoen programan.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak salatu du Espainiako Estatuak Eusko Legebiltzarraren erabakiak «deuseztatu» dituela berriz ere, fracking-aren legearen eta funtzionarioen 35 orduko lanaldiaren dekretuaren auzietan. «Autogobernu mailak atzera egin du. Espainiako Gobernuak lotsa guztiak galdu ditu, jarrera birzentralista areagotuz eta indarra erabiltzeko konplexuak baztertuz. Horren aurrean erabaki politiko sendoak behar ditugu», esan du Iriartek, baina zalantza agertu du EAJk zenbateraino defendituko duen autogobernua, Jaurlaritzan bazkide PSE-EE izan da. «Kezkagarria» iruditzen zaio Urkulluren jarrera.
EH Bilduk bihar aurkezpena
EH Bilduk bihar egingo du Autogobernu Batzordera eramango duen dokumentuaren oinarri politikoen aurkezpena, Hernanin (Gipuzkoa), Orona eraikinean. Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak eta Maddalen Iriarte legebiltzarreko bozeramaileak aurkeztuko dute proposamena, ekitaldi batean.
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide