Espetxe politikan akordio bila ariko da Jaurlaritza

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 7a, 00:00

GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak 2018rako erronken artean jarri du Espainiako Gobernuarekin, Frantziako Gobernuarekin eta legebiltzarreko taldeekin akordioak lantzea, espetxe politikari «beste norabide bat» emateko. Presoak hurbildu eta larri daudenen egoera arintzeaz gain, gizarteratze politika aktiboak garatu ahal izateko dekretuaren oinarriak adostu nahi ditu Iñigo Urkulluren gobernuak.

Horrekin batera, Josu Erkoreka eledunak azaldu du Jaurlaritzaren «erronka nagusiak» direla ETAren aldebakarreko desegite «eraginkorra eta behin betikoa» gerta dadin «laguntzea» eta «hausnarketa kritikoaren prozesu partekatua sustatzea». Helburuen artean ere jarri du estatu indarkeriaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legearen konstituzionaltasuna defendatzea eta araudian aurreikusten den Balorazio Batzordea abian jartzea, legean etenda ez dauden neurriak garatu ahal izateko, Espainiako Gobernuak jarritako errekurtsoari buruzko ebazpena eman arte Auzitegi Konstituzionalak.

Halaber, 2018an ETAren biktimekin lankidetza sakontzeko asmoa agertu du. Eta, horrekin batera, unibertsitate eremura zabaldu nahi du Adi adian modulua, «giza eskubideen kultura sustatzeko» biktimen parte hartzea jasotzen duena.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide