Bi mahaiko eztabaida. Elkarrekin Podemosek uste du bereizi egin behar direla erabakitzeko eskubidearen eta hura gauzatzearen inguruko eztabaidak. Horretarako, bi mahaiko eztabaida bat proposatu du: estatutua berritzeari buruzkoa bat, eta «Argitasun Lege» baten ingurukoa bestea.
Eskumen gehiago bainoago, horiek «blindatzea». Estatus politiko-juridiko berriak jaso beharreko eskumen zerrendari buruzkoa baino harago joan behar da estatutuari buruzko eztabaida; «estatuko beste erakunde batzuen grina birzentralizatzaileen aurrean», testu berrian zehaztuko diren eskumenak «blindatzeko mekanismoak» adostu behar dira, koalizioaren iritziz. Horrek eragingo luke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako «burujabetza esparrua» babestea, eta, Elkarrekin Podemosen hitzetan, hori «erabakitzeko eskubidearen gauzatze» gisa jo liteke.
«Ia-konstituzioa». Estatutu berriak «izaera politikoa» izan behar du, «ia konstituzionala». Hortaz, konstituzio klasikoen eskema bete behar du, eta zenbait elementu jaso: esaterako, subjektu politikoaren, lurraldearen eta elkarbizitza oinarrien definizio bat, «eta herritarren eskubideak zehazki aitortuko dituzten titulu zabalak».
Osorik irakurri
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide