Estatutua egungo errealitatera eguneratzea xede

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 8a, 00:00

Aldaketa, «ordenamendu juridikoa errespetatuta». Abiapuntu gisa, PSE-EEk gogorarazi du estatutuaren erreforma «ordenamendu juridikoa errespetatuta» egin behar dela eta balizko erreforma batek ez duela baztertzen Espainiako Konstituzioa aldatzeko aukera.

Helburua, «anbiguotasunak» argitzea. Egun indarrean dagoen estatutuak dituen «anbiguotasunak eta hutsuneak» zuzendu nahi ditu PSE-EEk. Argudiatu du 1979az geroztik aldaketa ugari izan direla —Europako Batasunaren alorrean, gizartearen zahartzean...— eta aldaketa horiek isla izan behar dutela testu berrian. Horrekin batera, beharrezkotzat jo du argi adieraztea zeintzuk izango diren Jaurlaritzaren eskumenak.

Hitzaurrean, «nazioa/nazionalitatea». 1979ko estatutuak aitzin-solasik ez duela-eta, PSE-EEk uste du testu berriak izan beharko lukeela, eta bertan jaso «bere identifikazioa nazio/nazionalitate gisa». Halaber, hitzaurre horretan zehaztu beharko litzateke zein den subjektu politikoa, zein lurralderi eragiten dion testuak, eta erreferentzia egin beharko lioke «gertuko iraganari, motibazio politikoko indarkeriaren inguruko deskribapen erreal eta adostu bat» ager dadin.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide