Ez dago estatus politikoa aldatzeko «baldintzarik»

Erabiltzailearen aurpegia berria 2018ko ots. 8a, 00:00

Betoa erabakitze eskubideari. Proposamen bakarra eraman du PPk Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldera, hark eztabaida eta gogoetekin jarraitu aurretik: Eusko Legebiltzarrak «espresuki eta irmoki baztertzea estatutuaren balizko erreforma batean autodeterminazio eskubidea jasotzeko aukera». Izan ere, PPk uste du «modu okerrean erabakitzeko eskubide esaten zaion» kontzeptu horrek ez duela lekurik egungo Espainiako ordenamendu juridikoan, eta gatazka politiko eta sozialerako elementu bat dela, alor ekonomikoan «ziurgabetasuna» eragiteaz gainera.

Egungo ereduaren defentsa. 1979ko autonomia estatutua babestuko du PPk lantaldean, uste baitu ez dela agerian geratu «disfuntziorik» egungo estatutuan hura aldatzea beharrezko izan dadin. Hori horrela, Borja Senper Eusko Legebiltzarreko PPko bozeramaileak galdetu du egungo «baldintza politikoak eta sozialak» egokiak diren estatutuaren «berrikuspen sakon bati» ekiteko, eta ezezkoa erantzun dio: «Ez gaude autonomia estatutu baten erreforma baten aurrean. Autonomia bertan behera uzteko eta hura figura instituzional zehaztugabe batengatik ordezkatzeko arriskuaren aurrean gaude».

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide